ESZENA

Adriana Bilbao dantzari eta Beñat Achiary kantariaren “Burdina” ikusgarria makina bat tokitan ikusgai

Migrazioak etengabeak izan dira Euskadiren historian. Krisiak gure lurraldea jotzen zuenean, euskaldunak munduan zehar barreiatzen ziren (Ipar eta Hego Amerika, Australia, etab.), eta industrializazioak lan-inguru sendoa sortu ahala, Euskadi ere bilakatu zen harrera-leku. Meatze eta lantegietako langile berrien jatorri desberdinen artean, andaluziarrengan jarri behar da arreta.

Proiektu honen jatorria Adriana Bilbao flamenko-dantzariaren pasioa da, eta flamenkoa da, hain zuzen, proiektuaren ardatzetako bat. Bilbon flamenkoa ikasteko aukera izan zuen txikitan; baina, puntu batera iritsita, Malagan, Sevillan eta Madrilen osatu behar izan zuen haren prestakuntza, Bilbora itzuli aurretik. Andaluziako langileen alderantzizko ibilbidea egin zuen, alegia.

Orain, meatzetako flamenkoa eta ahozko euskal tradizioa eta haien bertsiorik garaikideenak uztartzen dituen obra bat sortu dute egile horrek eta Beñat Achiary kantariak: Burdina.
Diogun bezala, Burdina performace ikusgarria garatzeko  lantaldea osatu du Adriana Bilbao flamenko-dantzariak, eta berarekin Beñat Achiary kantaria, Julen Achiary perkusionista, Guillermo gitarra-jolea eta David Vazquez flamenko-kantaria ere izango dira.

Urte zehar makina bat emanaldi egingo dituzte. Lehena hilaren 25ean, 20:00etan, eskainiko da Igorreko Lasarte aretoan. Ikuskizunean Gabriel Aresti eta Itxaro Bordaren olerkiak taularatuko dira, eta Jon Etxezarragaren argazkiak ere bai. Otsailean Donostian, Baionan, eta Bilbon izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu