BERTSOTAN

“Adin-adin”, bertso emanaldien azken saioa

Urrian Tolosako Uzturre zahar etxean Adin-adin egitasmoaren lehendabiziko saioa egin zenetik beste 12 saio egin dira Euskal Herriko zahar etxeetan urria eta abendua bitartean. Gipuzkoan, hirugarren urtez segidan egin da proiektua; oso arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan dira burutu diren saio guztiak.

Adin-adin programak  bertso emanaldiak antolatu ditu zahar etxeetan bizi direnentzat, euren bertoko egotaldia bertsoz zipriztintzeko, adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko, era berean adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz.

Tolosako Uzturre zahar etxean izan zen Adin-adin egitasmoaren lehendabiziko saioa,  eta horren ostean, abendua bitartean, dozena bat egin dira Euskal Herriko zahar etxeetan. Egitasmoak Donostia, Arrasate, Azkoitia, Bergara, Errenteria, Beasain, Azpeitia, Elizondo, Oiartzun eta Aramaio bisitatu ditu.

Azken saioa baina, gaur izango da Oiartzungo Petra Lekuona egoitzan. Parte hartuko duten bertsolariak Jon Martin eta Esteban Martiarena izango dira, eta saioa, 11:00etan izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button