BERTSOTAN

“Adin-adin”, bertso emanaldiak zahar etxeetan

Adin-adin programak  bertso emanaldiak antolatzen ditu zahar etxeetan bizi direnentzat, euren bertoko egotaldia bertsoz zipriztintzeko, , adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko, era berean adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz.

Tolosako Uzturre zahar etxean izan da Adin-adin egitasmoaren lehendabiziko saioa,  eta horren ostean, abendua bitartean, beste dozena bat egingo dira Euskal Herriko zahar etxeetan.

Hurrengo zita, Lazkaon izango da urriaren 14an. Baina egitasmoak Donostia, Arrasate, Azkoitia, Bergara, Errenteria, Beasain, Azpeitia, Elizondo, Oiartzun eta Aramaio ere bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button