BESTELAKOAK

Adarrotsen lan berria, hamargarren urteurrenaren harira

Ezkerraldeko Adarrots folk zazpikoteak Nahia egi bihurtzearen bidea izenburuko lana (CD/DVD) argitaratuko du, taldearen hamargarren urteurrenaren harira. Diskoak hamar kantu, bandaren inguruko dokumentala eta 40 orrialde liburuxka biltzen du, eta taldeak plazaratuko du autoekoizpenaren bidetik.

“Autoekoizpenak dakarren gain kostua kontuan hartuta, promozio bira bati hasiera eman nahi diogu urritik hasita printzipioz abendu amaiera arte. Kontzertu ugari emateko asmoa dugu eta Durangoko azokan egotea da gure helburuetako bat, horretan lanean ari baikara”.

Rosa Godinez (ahotsa, perkusioak); Iñigo Espiñ (bibolina); Bingen Akarregi (klarinetea, txirula, whistleak & low whistlea eta flauta altua); Iñigo Carballo (alboka); Gorka Vicente (gitarra akustikoa); Toño Ortega (baxu elektrikoa), eta Sendoa Gil (perkusioak) osatzen dute folk talde bizkaitarra.

Mendebala Folk Jaialdiak antolaturiko 2.009ko Folk Talde Hasiberrien IV. Lehiaketa irabazi eta gero, ibilbide interesgarria egin du Adarrotsek. Hala, garaipen horren ondorioz, Haizekadak izenburuko estreinako lana grabatu zuten. 2012an, halaber, Zazpi Ditut izenburuko bigarren lana kaleratu zuten.

Taldeak Euskal Herriko folk tradizionala du ardatz, baina bere jarioan beste herrialde batzuetako musiken oihartzunak ere entzun daitezke. “”Energiaz gainezkako alboka, soken koloretasuna, txirularen kemena, klarinetearen baretasuna eta perkusioen indarra emakume ahots ezti eta sorgingarria samurkiro aterpetzen dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button