ESZENA

“Adarretatik Zintzilik”, Bilboko Kafe Antzokian

Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta, gaur Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan, Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek osatzen duten Gilkitxaro antzerkiak, Adarretatik Zintzilik lana eskainiko du.

Hainbat tokitan ibili ostean, Bilbora heldu da Gillitxaro. Honen ostean Urretxu (otsailak 20), Iruñea (martxoak 2), Azkoitia (martxoak 13), Bastida (martxoak 24) eta Oreretara (apirilak 24) joango da Adarretatik Zintzilik komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa.

1975. urtean jaiotako lagun biren komeriak kontatzen dira bertan. “40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakona daude orain, baina ume zirela, 80ko hamarkada bete-betean pairatu zuten Euskal Herrian. Gero 90eko hamarkadan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira. Senaremazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? “

“Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek”, hala diote protagonistek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button