MUSIKA

“Adarretatik” musika jaialdia asteburuan, Zarautzen

Ruper Ordorika, Sociedad Recreativa, Joseba Irazoki eta lagunak, Kumbia Boruka edota Antonio Lizana hirukotea protagonista izango dira, besteak beste, asteburuan Zarautzen izango den Adarretik musika jaialdian.

Enbor Elkarteak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, antolatutako jaialdia da Adarretatik eta aurten bigarren edizioa antolatu dute, pasa den urteko arrakasta ikusita. Haien esanetan,  “indartu nahi duten jaialdia da”. Horretarako, aurten, bertoko euskal talde eta euskal panorama musikaleko taldeak ere gonbidatu dituzte.

Hala, uztailaren 19tik uztailaren 21era bitartean, egitarau zabal eta anitza ondu dute. Ostiralean 19:00etan, No Land  hirukoteak joko du Txiringitoan;  Ruper Ordorikak frontoi txikian, 20:00etan; eta 21:00etatik aurrera, Dj Maga Bo eta Sociedad Recreativa taldeak kontzertua emango dute malekoian.

Larunbata ere musikaz beteta dator, eta Sr. Lobezno Dj-aren emankizuna izango da 21:00etan. Eta ondoren, 22:00ak bueltan, Joseba Irazoki eta lagunak eta Kumbia Boruka taldearen erritmoa dantzagarriak  girotuko dute gaua frontoi txikian. Igandean, aldiz,  ekimenari amaiera emateko, malekoian arituko da Antonio Lizana hirukotea, 20:00etatik aurrera.

Adarretatik ekimenaren informazio osoa duzue, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button