MUSIKA

Adarretatik kaleetara zabalduko da musika Zarautzen

Adarretatik musika festa berria abiatuko dute Zarautzen, ostiral, larunbat eta igandean. Jaialdiak askotariko estilo eta artistak bilduko ditu. Lou Topet taldeko Oier Aranzabal eta Mikel Unzurrunzaga Makala musikariak dira proiektuaren sustatzaileak.

Jaialdiak hiru eszenatoki izango ditu: Merkatu Plaza, Musika Plaza eta itsas pasealekua, Borghetto inguruan. Lehenengoan kaleko musikak entzungo dira, goizetan; bigarrenean, euskal musika, arratsaldetan eta hirugarrenak gaueko proposamenak jasoko ditu.

Jaialdian parte hartuko duten artisten harira, hauexek dira Zarautzen arituko diren batzuk: Sara Mansilla, Oso Fan, Rafa Rueda, Gasteiz Big Band, Elkano Browning Cream eta Jean Marie Ecay (Itoiz), DJ Budin, Mikel Urdangarin, Akatz edo Gasteiz Big Band.

Azpimarratzekoa Kanadako The Souljazz Orchestra-k emango duen kontzertua da. Seikoteak afrobeat, soul, jazz eta antzeko estilo bero eta dantzagarriak jorratzen ditu. Elorrioko Musikaire jaialdian ere izan dira kanadarrak: “The Souljazz Orchestra-ren zuzeneko berriak taldearen mugak esploratzen jarraitzen du, aurrenekoz baliatuz vintage sintetizadoreak eta 80ko erritmo-kutxak, eta haize-instrumentuen moldaketei eta soinu terrosoari taldearen bereizgarriari, lo-fi, boogie eta elektro disko-ukituak erantsita. Konbinazio horren emaitzak mamitsuak dira, eta taldearen soinua ezin hobea da ikuskizunaren hasieratik amaierara”. The Souljazz Orchestrak ostiralean joko du, malekoian, 23:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button