ESZENA

ACT, Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia, ekainean egingo da

ACT jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da eta ehunetik gora artista elkartuko dira euren lanak aurkeztu eta nazioarteko eskola batean parte hartzeko asmoarekin.

17 pieza labur aurkezten dira aurtengo edizioko txapelketan, horietatik antzerki ikastegien sei lan, 14 lan zinematografiko eta beste hainbat munduko artista profesionalen lanak lehiatuko dira.

Gainera, 15 herrialdeetako ordezkapena egongo da, tartean, Korea, Israel, Kosovo eta Australia, zeinek euren obrak erakutsiko dituzten. Gainera, hauetariko batzuek tailerrak emango dituzte.

Jaialdiaren inaugurazioa ekainaren 1ean izango da Teatro Barakaldon arratsaldeko zazpietan. Ekitaldia bideo dantza batekin hasiko da eta pasaden urteko irabazlearen piezarekin bukatuko du, David Quincocesen eta Elena La Dolorosaren Los jóvenes no saben lo que es llorar ni pasar la vida corriendo.

Egun berean, baina Kafe Antzokian eta inaugurazio ekitaldiarekin jarraitzeko, pieza laburren txapelketa hasiko da eta Karterukah taldearen kontzertua egingo da.

ACT Jaialdia Bilbon eta Barakaldon egingo da ekainaren 1a eta 5a bitartean. Antzezlanak, bideo dantzak, tailerrak edota hitzaldiak egingo dira besteak beste.

ACT Jaialdiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button