ESZENA

ACT, Lan Laburren Nazioarteko Antzerkialdia

ACT Jaialdiak, Bilbon eta Barakaldon ospatuko da ekainaren 3tik 6ra bitartean. Aurten XII. edizioa abiatuko da, eta mundu osotik etorritako 70 artisten proposamen berritzaileak ikusteko parada izango da. Aldi berean hitzaldiak, topaketak eta tailerrak ere egongo dira, eta sariak, nola ez!

Ia berrehun proposamenen artean aukeratutako 15 lan eszenikoz gozatu ahal izango du ikusleak. Aurten, aipaturiko lanok Irak, Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak, Korea, Bosnia Hertzegovina, Belgika edo Kubatik etorriko dira, eta gainera, artista euskaldunen presentzia ere bermaturik dago, Ehundurak proiektuarekin, adibidez.

Jaialdia Guggenheim Bilbao Museoko Zero espazioan, Bizkaiko Antzerki Ikastegian, Barakaldo Antzokian, eta Kafe Antzokian ikusi ahalko da. Azken toki honetan inaugurazioa izango da ekainaren 3an,  Madriletik datorren Vicente Colomarrek zuzendutako La invasión de los ladrones de cuerpos lanarekin.
Amaiera ekitaldia, ekainaren 6an izango da toki berean. Egun horretan,   Mokhallad Rasem (Irak-Belgika) taldearen Waiting lana eszenaratuko da.

ACT jaialdiak, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak antolatua denez, sail pedagogiko zabala du eta horretarako, tailerrak edo ikastaroak programatu dira. Ikastaroetan nazioarteko eszenan gertatzen diren esperientzia berritzaileak bilduko dira. Egitarau pedagogikoa ekainaren 3tik 6ra bitarte garatuko da Barakaldoko Antzokian eta Guggenheim Museoaren Zero espazioan.

Jaialdi berritzaile honen barruan gertatuko dena jakin nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu