ESZENA

ACT jaialdiak hamabost urte beteko ditu aurten

Aurtengo ACT jaialdia, maiatzaren azken egunetan hasiko da, eta Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Teatro Barakaldon gauzatuko da. Hamabost urte beteko ditu aurton ACT Jaialdiak, eta bere engranajeak martxan dira dagoeneko.

Antolatzaileek aurtengo edizioa zertan izango den azaldu digute: “Edizio honetan Lolita nerabearen mitoa perspektiba berri batetik analizatuko dugu, 92ko Bartzelonara bueltatuko gara hiriaren instrumentalizazioa ikuskatu eta orduko neskatxengan izan zuen eragina jasotzeko, kapitalismoa mamutzar gisa, zurrupatzen gaituen Leviatan lez irudikatzen duen metaforan murgilduko gara edo gure irudiari, gure maskarei egingo diegu aurre.
ACT 2018-k errealitatea kolokan jarriko du, fikzioaren eta materiaren arteko, irudi eta gorputzaren arteko, txotxongiloaren eta eragilearen arteko mugak lausotuko dizkigu”.

Jaialdia maiatzaren 30etik ekainaren 2a bitarte ospatuko da Bilbo eta Barakaldon, eta lau egunez mundu osotik etorritako hamabost eszena-lan inguru, ikastaroak, artisten, programatzaileen eta ikusleen arteko topaketak programatu dira.

Programazio osoaren gaineko informazioa: ACT

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button