ESZENA

ACT jaialdiak bere sariak entregatu ditu

ACT Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdiaren ACT 2018 Saria Yang Han Bi artistak irabazi du Trigger Warning lanari esker. ACT Jaialdiaren hamabosgarren ekinaldi honek lau egunez taularatu ditu lan berritzaile oso desberdinak, etorkizuneko eszena osatu dutenak.

Yang Han Bi artistaren lanak “oso unibertso berezko umoretsu eta energetikoa” du. Trigger Warning lanagatik, 2000 €ko sariaz gain, Bilboko Baibaiua sortze-zentroan hamabost eguneko egonaldi artistikoa eta ACT 2019ra lan berri bat ekartzeko aukera izango du.

Beste sari batzuk honakok izan dira: zuzendaritza onenari Projecte 92 lanak eskuratu du (Las Huecas); ACT-BAD Saria Confetti lanarentzat izan da (Emilien Truche); eta ACT-DURI Korea Saria Palma lanarentzat (Compagnie Caminante).

Marta Alvarez aktore eta ekoizle barakaldarra, Sabine Molenaar dantzari eta koreografo belgikarra, eta Susanne Viser Herbehereetako The Lowei Antzokiko junior programatzailea izan dira epaileak.

Informazio guztia: ACT

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button