ESZENA

ACT jaialdia hurrengo astean hasiko da

Guztira, 15 herrialdeetako 150 artista izango dira jaialdian parte hartuko dutenak, antzerki, dantza eta perfomance ezberdinak erakutsiz eta ikastaroak emanez.

ACT barruan egingo diren ikuskizunak Barakaldo Antzokian, Basauriko Sozial Antzokian eta Bilboko La Fundición aretoetan, Bilborocken eta Kafe Antzokian egingo dira.

50 izango dira ikusi ahal izango diren lanak, horietatik 17 pieza labur lehian egongo dira: sei antzerki lan eta 14 bideo-dantza.

Beste alde batetik, 40×40, 40 minutuz beherako 40 lan baino gehiago nazioarteko artista agertu berrien katalogo honetako protagonista izango dira.

Joseba Lazkano jaialdiko zuzendaritzako kideak esan duenez, "xedea belaunaldi berriei ateak irekitzea eta etorkizuneko antzerkia izango dena sustatzea da".

Aurreko urteetan bezala, nazioarteko ikasleez osatutako egitarau pedagogikoa egongo da Barakaldon, eta ACTmosfera izeneko jardunaldietan, taldeek euren arteko ezagupena eta eztabaida artistikoak edukitzeko aukera izango dute egunero Kafe Antzokian.

Ohikoak diren sariei aurten Dantzine Saria gehitu zaie, bideo-dantza hoberenari eskainitakoa, alegia.

Aipatu beharra dago, Bausaurin ReACT jaialdia ere izango dela. Honek ekainaren 7tik 13ra arte iraungo du eta Bilbon ikusi ahal izango den hautaketa berezia izango da.

ACTek nazioartean eszena munduan aritzen diren artista berriei euren lanak aurkezteko aukera ematea eta haien arteko sarea egiten lortzea du helburu.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button