ESZENA

ACT, Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia, azaroan egingo da

Aurtengo ACT jaialdia ekainaren lehen astean egitekoa zen Bilbon eta Barakaldon, baina “COVID19ren pandemia globalaren aurrean ezarritako alarma egoerak eragindako arrazoi larriengatik eta langileekiko, jaialdiarekin lotutako agenteekiko eta publiko orokorrarekiko erantzukizunagatik”, data horiek bertan behera utzi dituzte antolatzaileek, eta  azaroaren lehen astera atzeratzea erabaki dute.

Abenduan deialdia itxi ondoren, jaialdiak 700 eskaera baino gehiago jaso zituen eta hautaketa-batzorde batek aukeratuak zituen aurtengo edizioko lanak. Baina goian aipatu den bezala, “hainbat agertoki planteatu, zalantza asko argitu eta aukera asko baloratu ondoren, ACT Festivalek ospakizuna udazkenera atzeratzea erabaki du”.

ACT, Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdiak, malabareak, dantza, zuzeneko musika, txotxongiloak, performancea, zirkoa edota antzerkia eraman ohi ditu oholtzara, beti ere proposamen eszeniko garaikideak eta berritzaileak erakusteko asmoz.
Jaialdiaren aurtengo gai nagusia identiatea da, baina horretaz gain, “osasun-krisi global honek sortzaile berrien eszena pentsatzeko/bizitzeko moduari nola  eragin dion hausnartuko dugu. Halaber, ateak zabalik utziko ditugu online jarduera batzuk sustatzeko eta jaialdiaren hedapena streaming bidez zabaltzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu