MUSIKA

Bartzelonako Me and the Bees taldeak joko du bihar Le Bukowski aretoan

Me and the Bees taldea honako musikari hauek osatzen dute: Esther Margarit (ahotsa, gitarra), Elisabeth Molina (ahotsa, gitarra), Veronica Alonso (bateria, ahotsa), eta lantzean behin Carlos Leozek laguntzen die gitarrarekin eta ahotsarekin. Laukoteak folk, punk eta pop zantzuak erakusten dituzten kantu motz eta espontaneoak grabatu ditu Fuerza Bien izeneko diskoan. Me and the Bees taldeak lan horretan bilduriko kantuak aurkeztuko ditu bihar Donostiako Le Bukowski tabernan.

Duela hiru urte hasi zen talde gazte hau zuzenekoak eskaintzen. Harrezkeroztik, melodiez beteriko pop gozokiak egiten jarraitzen dute.

Red Ribbon Musicek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button