BERTSOTAN

ABTko lehen finalerdia Legution jokatuko da

Legution jokatuko da larunbat honetan Arabako Bertsolari Txapelketako 1.finalerdia. Zita, bertako Kultur etxean izango da, 17:30ean.

Kantuan ondoko bertsolariak arituko dira: Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Xabi Igoa Eriz (Aramaio), Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio) eta Serapio Lopez Ortueta (Baranbio). Gai-emailea Oier Suarez Hernando izango da.

Bertsolari hauek, Legutioko saioan lortzen duten puntuazioaren arabera izango dute aukera finalera sailkatzeko. Finalerdietan parte hartzen duten 12 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saio honen puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalera, hurrenez hurren, 2 bertsolari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button