LITERATURA

Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2014

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren VII. ediziorako deialdia egin du. Aurtengo honetan, aurreko urteetan lez, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik lehiaketa irekia izango da.

Aurtengo lanak osatzeko, Lauaxetaren Maitale kutuna olerkia erabili beharko dute parte-hartzaileek Gainerako baldintza guztiak aurreko edizioetako berberak izango dira. “Balio berezia daukan olerkia dugu, izan bere, poema horri esker lortu zuen Lauaxetak 1930ean, Errenterian, Olerti Eguneko saria, eta poema horrek berorrek bultzatuta argitaratu zuen bere lehenengo olerki liburua. Aurtengoan, beraz, maitasuna izango dugu nagusi”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Gutxienez 100 bertso-lerro idatzi beharko dira eta gehienez 200. Egileak askatasun osoa izango du bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabiltzeko. Lanak euskaraz idatziko dira eta originalak beharko dute izan, eta aurkeztu ahalko dira azaroaren 11a baino lehen hemen: Astiunerako Udal Erakundea, Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia. Lanez gain, egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira gutun-azal itxi batean.

Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.

Epaimahaia azken urteetan lez, Miren Agur Meabek eta Karlos Santistebanek osatuko dute, eta sari-banaketa abenduaren 3an egingo da, Euskeraren Nazioarteko Egunean Mungian egiten den ekitaldi ofizialean.

Informazio gehiago Mungiako weborrian topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button