ARTEA

Abigail Lazkoz artistak “Escultura Pública” abiatu du

Azaroaren 8ra bitartean ikusi ahalko da Espazio Marzana galerian, Abigail Lazkoz artistaren Escultura Pública izeneko erakusketa. Obra honekin gizakia, natura eta artefaktoaren arteko interakzioan hausnartu nahi du artistak.

Eskultura parke txiki bat antolatu du Abigailek kasu honetarako, eta, monumentu, memoria, aurriak, kontingentzia eta eternitatea kontzeptuak tratatzen ditu berriz, 2007an, Guggenheim Museoan, Chacun A Son Gout-en barruan ikusgai jarri zuen 130.000 años de Ultimas Tendencias instalazioan egin zuen bezala.

Abagune honetan, obra hauek gizakiak ingurumenean eragin dituen eraikuntza-interbentzioak islatzen dituzte. Paisaia eraldatuta egoten da artefakto andana batengatik, antropomorfikoak, abstraktuak, kasualak edota landuak, balekoak edota balio gabekoak, eta hauek guztiek, ikuslearen begiradaren aurrean zoramen lorategi deseginda baina estimulagarri bat osatzen dute.

Abigail Lazkoz ehunka erakusketatan hartu du parte, batzuk nabarmentzearren: Nueva York-eko The Drawing Center eta PS1-MoMA, Musac, Artium, Marcelino Botín Fundazioa, Centre D’Art La Panera, Guggenheim eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button