BESTELAKOAK

“Behera Pertsianak”

Bilboko kultura eta hezkuntza sailak, Maiatzaren 2a elkartearekin elkarlanean, Bilbo zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko Behera Pertsianak lehiaketaren hirugarren edizioaren deialdia ireki du.

Kultur proposamen berezi honek hainbat helburu ditu: kaleko artisten lanari duintasuna ematea; Bilbo Zaharra auzoari, bertan burutzen ari den birgaitze prozesuan eragina izango duen irudi modernoa eta deigarria eskaintzea, eta, aldi berean, merkatariei parte hartzeko eta auzoko biztanleei, zuzenean ikustea erraza ez den artelan bat egiteko, prozesuaz gozatzeko aukera eskaintzea.

Ekimenean parte hartu nahi duten merkatariek euren saltokietako pertsianak lagako dituzte, aukeratuak diren hiru proiektuen euskarri izan daitezen.
Beste alde batetik, bertako biztanleek graffitigileen lanaren eboluzioa zuzenean ikusi ahal izango dute maiatzaren amaieratik aurrera, eta ekainaren 4an, irabazle izan diren hiru sorkuntza lanak bisitatu ahal izango dira.

Lehiakean parte hartu nahi duten artistek, Kalez Kale programaren blogean aurkituko duten formularioa euren datuekin bete eta euren ibilbidearen historial laburra erantsi beharko dute. Halaber, egin nahi duten horma-irudi graffitiaren zirriborroa ere aurkeztu beharko dute. Izena emateko azken eguna maiatzaren 8a izango da.

Artistek, aurkeztutako zirriborroen ildo nagusien arabera egin beharko dituzte graffitiak, ekainaren 4a, larunbata, baino lehen. Horrela, artelanak goiz horretan aurkeztu ahal izango zaizkie Bilboko ikusle guztiei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button