MUSIKA

Abiatu da Goierriko Jazzaldiaren aurtengo edizioa

Atzo hasi besterik ez zen egin Goierriko Jazzaldiaren zazpigarren edizioa Trizak donostiar hirukotearen eskutik, eta egitarau oparoa dakar asteburu osorako ere.

Gaurkoan, bi kontzertu programatu dituzte Ordiziako Plaza Nagusian. 19:30ean Dizzy Do Quintet Donostiako boskotea izango da tokiko eszenako musikari handiak biltzen dituen talde beteranoa, eta era berean etorkizun oparoa duten gazte boskotea.
Eta 23:00etan Parisetik datorren Raven  laukote frantsesaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Talde hau 2012an sortu zen Parisen Manu Domergue abeslari eta konposatzailearen eskutik. Bere ondoan,  Damien Varaillon kontrabaxuan, Nicolas Grupp perkusioan, eta Raphael Illes saxofoian izango dira, Celui qui fuyait son azken lana aurkezten, “jazz poetikoa, argiztatua eta liluragarria”, antolatzaileen esanetan. “Kontzertu hau, ziurrenik, aurtengo jaialdiaren une garrantzitsuenetako bat izango da”, gehitu dute.

Eta bihar, uztailaren 6an, beste 3 kontzertu eta beste 3 banda iragarri dituzte Aramako Parkean: 18:30ean, Combo Jazz, Ordiziako Musika Eskolako banda; 19:30ean, Nacho Soto Experiment 64 donostiarrak izango dira; eta 21:00etan, Nafarroa  eta  Poloniatik,  Angel Unzu Trio & Andrzej Olejniczak banda izango da Goierriko aurtengo Jazz jaialdia itxiko duen taldea.

Informazio osoa duzue, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button