ESZENA

“Gabonetan Antzerkira Zikloa”, Leioan

Kultur Leioak abenduaren 26tik 30era bitartean garatuko den eta etxeko txikienei eta familia osoari eskainita dagoen Gabonetan Antzerkira Zikloa aurkeztu du. Ikuskizun guztiak Auditoriumean izango dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera, euskaraz zein gazteleraz.

Diziplina anitzeko ikuskizunak  dira Leioan egun hauetan programatu direnak: antzerkia, txotxongiloak, musika, etab.

Lehen egunean, 26an, Gorakada konpainiak Moby Dick lana egingo du; 27an, Colectivo La Ressistens-Laenananaranjaren eskutik Kontu Kantari obra ikusteko parada izango da; 28an, Múcab Dans-Bàcum/arts escéniques i visuals talde kataluniarrak eskainita Burbujas de Papel antolatu da; 29an, 2princesesbarbudes taldeak Gaueko Entziklopedia Koxkorra egingo du; eta 30an, Anita Maravillas & Portal 71k egingo duten Pintto Pintto lanarekin emango zaio amaiera zikloari. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button