BESTELAKOAK

Abian da “Irudimena!” lehiaketaren 4. edizioa

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Azkue Fundazioak abian jarri dute Irudimena! lehiaketaren 4. edizioa. Lehiaketaren helburua euskaldunen artean sormena bultzatzea da.

Lehiaketak honakoa proposatzen du: Euskal Herriko soinu mapatik ateratako bederatzi soinuen artean bat aukeratu, eta horretan oinarrituta soinu berri bat, euskarazko testu bat edo irudi bat egitea.

Hortaz, aukeran diren 9 soinu horiek, Euskal Herriko soinu mapa egitasmotik datoz (Talai dantza, Xiberotarrak, Kulturetxea prestatzen, Nerbioi ibaian arraunean, Belarra mozten, Euskarazko kontakizuna, San Sebastian martxa, Agate deuna bezpera eta Xare jokoa).

Hautatzen den soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak  soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) irudi bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez…).

Parte-hartzaileen lanak bidaltzeko epea maiatzaren 16a arte egongo da irekita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button