BERTSOTAN

Abian da Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa

Txapelketa udaberrian egingo da eskualdeen artean eta udazkenean aldiz, Bizkaiko txapelketa izango da non bost kanporaketa, hiru finalaurre eta finala egongo diren.

Eskualde txapelketan nahi duenak parte hartu dezake, beti ere Bizkaian jaio eta bizitzen bada, 18 urte baino gehiago baditu eta Bertsozale Elkarteko bazkidea bada.

Denborarekin, gero eta jende gehiago parte hartzen du Bizkaiko Bertsolaritza txapelketan eta iaz 62 bertsolarik parte hartu bazuten, aurten hamar gehiagok izena eman dute.

Antolatzaileek aipatu bezala, webgune bat martxan jarri da argazkiak, bideoak ikusi ahal izateko edo bertsolari bakoitzak lortzen dituen puntuak zeintzuk diren jakiteko.

Eskualdeetako finalak maiatzean eta ekainean izango dira. Bizkaiko Txapelketa nagusiaren finala berriz, abenduaren 18an.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button