BESTELAKOAK

Abian da “Beldur Barik 2020” lehiaketa

Beldur Barik programa, Emakundek bultzatzen du eta  berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi ditu.  Orain, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen Beldur Barik lehiaketaren 11. edizioa martxan dago.

Aurtengo lehiaketak hiru lelo ditu, Nik, etxean eta kalean Beldur Barik Jarrera, Nik, bakarrik eta taldean Beldur Barik Jarrera eta Nik, gau eta egun Beldur Barik Jarrera. Dakizuenez, adierazpen artistikoak saritzen ditu lehiaketak, beti ere ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakusteko helburuz. Tartean, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazi beharko dute.

2020ko edizio honetan ikus-entzunezko lanak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, eta bideoak aurkezteko epea irailaren 14tik azaroaren 5era bitartean zabalik egongo da. Parte-hartzeko hiru kategoria daude: lehen kategorian, 12-13 urte bitarteko parte-hartzaileak izango dira; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-26 urte bitarteko gazteak. Urtero bezala, lehiaketan taldeka edo bakarka parte hartu daiteke (ikastetxe batek, gela batek, elkarte batek, eta abarrek izena eman dezake).

Sariei dagokienez kategoria bakoitzeko 400 euroko saria eta 200 euroko aipamen berezi bana banatuko dira. Horrez gain, 300 euroko herri-bozkaketaren bitartez parte-hartze saria emango da. Baita ikus-entzunezko ekoizpen onenari 300 euroko saria emango zaizkio.

Aurten, lan sarituak 2020ko azaroaren 20an ezagutzera emango dira.

Datu guztiak www.beldurbarik.eus webgunean dituzue eskuragai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button