IKUS-ENTZUN

Abenturazko zinema “Menditour Leioa” ekimenean

Azkeneko Mendi Film Festival zinemaldian proiektatutako abenturazko zinema onenaren lanik nabarmenenak izango dira ikusgai ekainaren 11 eta 13an Kultur Leioa aretoan. Ordu eta erdiko bi saio izango dira udal aretoan, 20:00etatik aurrera eta hiru euroko prezioan.

Menditour Leioa aukera paregabea da abenturazko kirolei buruzko nazioarteko film onenez gozatzeko, eta eskalada, surf, kayak, arroila-jaitsiera eta beste hainbat jarduerari buruzko irudi ikusgarriekin flipatzeko.

Guztira iraupen labur eta ertaineko hamar film emango dira udal aretoan, lau eta 52 minutu artekoak. Aukera paregabea da, beraz, generoko espezialista onenek filmatutako muturreko kirolei buruzko lan hauez gozatzeko. Jardunaldiotan proiektatuko diren filmen artean, iragan abenduan Bilbon izan zen nazioarteko jaialdian saritutako honako lan hauek ikusi ahal izango dira: film onenaren saria (Erhard Loretan: respirer l’odeur du ciel Suitzako filma), mendiko kirolei buruzko film onenarena (Origins: Obe and Ashima), epaimahaiaren sari berezia (Silbergeier), argazki onenarena (Unicorn Sashimi) eta film labur onenarena (Of Souls + Water: The Nomad).



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button