IKUS-ENTZUN

Zine Ikusezina “Film Sozialak” ekimena, Elorrion

Elorrioraino joango da asteburuan Bilbon abiatu den Zine Ikusezina Film Sozialak ekimena, dokumental sorta eder batekin. Ekimenean, orotara, 79 lan eskainiko dira, 43 herrialdetatik etorriak.

“Jaialdi hau ezinbesteko hitzordua da garapenerako kooperazio, giza eskubide, genero-parekidetasun, kultura artekotasun edo elkartasunean oinarritutako gaiak landu nahi dituenarentzat”.

Asteburuko saioei erreparatuz, urriak 3, larunbata, 22:00etan, Dustin (Kristina Jaeger, 2014), Soñando Despiertas (Felix Zurita, 2015), Life is Waiting (Lara Lee, 2015) filmak pantailaratuko dira.

Igandean, urriak 4, ordu berean, honakoak: Agua Sagrada (Colectivo Tejemedio, 2014) eta Boxing For Freedom (Silvia Venegas, 2015) 

Azkenik, astelehenean, urriak 5, 20:00etan, Primavera Rosa en el Kremlim (Mario de la Torre, 2015), Itsasoari Begira (Lorea Pérez de Albéniz, 2015)  eta N´Diawaldi Bouly (Natxo Leuz, 2015).

Jaialdiak Bilbo, Barakaldo, Erandio, Portugalete, Mungia, Iurreta, Getxo eta Leioa ere bisitatuko ditu.

Hemen informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button