IKUS-ENTZUN

Abenturaren magia, Sopelako “Mendi Astean”

Urriaren 15etik 17ra, Sopelako Udalak, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiarekin eta Euskal Mendizale Federazioarekin elkarlanean, Mendi Astea antolatu du. Aipaturiko hiru egunetan prestakuntza-saioak, hitzaldiak, eta Mendi Film Festibaleko film ederrak izango dira Kurtzio Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.

Gaur berton, urriaren 15ean, Euskal Mendizale Federazioko adituek Prebentzioa eta segurtasuna mendian saioa egingo dute. Biharko hitzorduan, Kanadan bizi eta gida lan egin duen Pablo Perezek Remando en el Canadá salvaje, expedición en canoa en el río Yukon y kayak de mar en las islas de Haida Gwaii hitzaldia eskainiko du. Irudietan bertako biodibertsitatea izango da protagonista: balea, itsas lehoiak, hartzak, otsoak, altzeak, koioteak eta hegazti ugari.

Azkenik, Mendi Astea amaitzeko, mendi zinemagintzako film onenak biltzen dituen Mendi Tour programak, iazko Bilbao Mendi Film Festibalean saritutako lanak eroango ditu Sopelara. Pantaila handian,  Bayandalay- Lord of the Taiga (2018ko BMFF-eko kultura eta natura Film onena), Viacruxis (2018ko BMFF-eko labur onena), Everest Green (2018ko BMFF-eko mendiko film onena) eta Up to Speed (2018ko BMFF-eko sail ofiziala) pelikulak ikusteko parada egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu