ARTEA

Pertsonaren nolakotasunak esploratzeko interesa

Julia Spínola artistak Persona, foto, copia izenburuko erakusketa paratu du Gasteizeko Artium Museoan. Urte osoan zehar izango da ikusgai, zehazki, abenduaren 10era bitartean.

Musueoko ordezkarien esanetan, “Spínolaren lanak pertsonaren, nor izatearen, nortasunaren eta horren inplikazio ontologikoen nozioa jorratzen du, berez gizatiartzat jotzen duguna baino areago. Pertsonaren nolakotasunak esploratzeko interesa da abiarazlea, eta horiek dira, agian, eragina izateko eta erasana izateko ahalmena ematen dioten bibrazioak.
Bestalde, argia ere (grekeraz phos, eta hortik gaztelaniazko foto) espazioa sortzeko modu bat da Spínolarentzat, lekua sortzeko modu bat, non barneratzen garen eta parte hartzen dugun materia gisa. Erakusketa honetan Spínolak bere lanaren ugaritasuna jorratzen du, eta ugaritasun horrek copia hitzaren zentzua du, pilaketa gisa, oparotasun gisa.
Artelanak, askotan, objektu txikien eskala-aldaketa erradikal batetik sortzen dira, eta horrek atsegin sentipenak pizten dizkio artistari. (…) Aretoko hormetan agertzen diren serigrafiek ere distantzia desberdinetatik begira diezaiegun eskatzen dute, murgiltzen garen helburu eta gainazal gisa, gure sistema optikoa gorpuzteko gai den guztia har dezaketen irudikapen eta bitarteko gisa.”

Julia Spínolaren lana bakarka erakusgai izan da honako zentro hauetan, besteak beste: Fundació Miró, Bartzelona (2020); ARTIATX, Bilbo (2020); CA2M – Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2018) eta Halfhouse, Bartzelona (2016). DAADren (Berlin) egoiliarra izan zen, eta El Ojo Crítico de Artes Plásticas de Radio Nacional de España saria eskuratu zuen 2013an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button