Nontzeberri

Abbas Kiarostami zuzendariaren film bat sarean FAS Zineklubaren eskutik

Gaur, maiatzak 5, arratsaldeko 17:45ean, FAS Zineklubak Abbas Kiarostami zuzendariaren Close Up filma programatu du sarean. Ekimenaren hasieran zuzeneko aurkezpen bat izango da youtube bidez, eta gero, beste esteka batean, filma ikusi ahalko da.

Abbas Kiarostamiren aparteko film horrek istorio kuriosoa kontatzen du: Gizaseme bat Mohsen Makhmalbaf balitz bezala aritu zen, eta familia oso bat engainatu zuen film berria protagonizatu ahal izateko. Benetako gertakarian inplikatutako pertsonek parte hartzen dute filmean, eta haiek bezala jarduten dute gertakaria birsortzen.

informazio gehiago FAS Zineklubak duen Facebook profilean topatuko duzue.

Exit mobile version