IKUS-ENTZUN

“A Girl At My Door” filma aurkeztuko du FAS zineklubak

Bilbon abiatutako Zinemakumeak Gara! emakumezko zine-zuzendariei buruzko programarekin lankidetzan, FAS zineklubak A Girl At My Door (July Jung, 2014, Hego Korea) drama aurkeztuko du gaur, BBK aretoan, 20:00etatik aurrera. Zinemakumeak Gara!  zikloak igandera arte iraungo du.

FASen arabera, “MuJuly Jung zinegile eta gidoigile hego-korearraren lehen lana da eta film honekin hainbat sari lortu ondoren, egungo panorama zinematografikoan egile interesgarrienenetako batean bihurtu da”.

Zuzendariak 20 urte zituela entzundako ipuin batek piztu zuen filma, eta hiru dira filmaren protagonistak: bi emakume eta isiltasunaren presentzia. “Hego Koreako herri txiki batean gertatzen diren tramak kontatzen dizkigu, non biktima delakoa erasotzaile bihur daitekeen”. Tratu txarrek eragindako egoera larri eta basatiak garatuko du filma. Antzezleen lana bikaina da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu