ARTEA

“Covers” erakusketa ikusgai Gasteizko Iguana tabernan

Gasteizko Iguana tabernan Paula M. Vidal Me Jane artistaren Covers izeneko erakusketa ikus daiteke maiatzaren 23ra bitarte. Erakusketa Musikaplastikaren baitan dago.

Izan ere, programa horren bitartez musikarekin lotura estua duten artista ezezagunen lana sustatu nahi dute. Honakoa Musiklaplastikaren zazpigarren erakusketa da.

Paula M. Vidalen hitzetan, Covers erakusketan jasotzen diren margolanak bere disko kutunen azalen bertsioak dira. Lanok, gainera, tridimensionalak omen dira.

Erakusketari buruzko informazio gehiago La Iguana tabernaren webgunean aurki daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button