ARTEA

“948 Merkatua”, Nafarroako arteen merkatua

948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatua, ostegunera bitarte garatuko da. Kultura-sektorearen feria berria da, eta 1.000 profesional baino gehiago bilduko ditu, eta arte diziplina askori buruzko 70 emanaldi baino gehiago ere jasoko ditu. Berrikuntzekin dator azoka artistikoa: egun bat gehiago izango du, eta Euskal Herria eta Akitania Berria gonbidatutako lurralde gisa etorriko dira.

948 Merkatuan, 1.112 pertsonek eman dute izena, 688 profesional eta 361 artista. Horrekin batera, 33 stand izango dira. Horretaz gainera, lehen bi egunetan, arratsaldez, 70 erakustaldi egingo dira Iruñeko hainbat tokitan. “Nafarroako eta gonbidatutako lurraldeetako artistek beren zinema eta telebistako proposamenak, arte eszenikoak, musikak eta arte plastikoak eta ikusmen-arteak erakutsiko dituzte”.

Ekimenaren xede nagusia hauxe da: “profesionalen artean begiradak partekatzea, sinergiak sortze aldera, aurrerapen eta finkapen profesionalak eta ekonomikoak egin ahal izateko”.

Programazioaren harira, Baluarten, tailerrak, hitzaldiak, debateak, standak, proiektu artistikoen aurkezpenak eta lan-bilerak egingo dira. Juan Andres Ligero, Pilar Gonzalo, Cesar Oroz eta Marcos G. Alonsok emango dituzte tailerrak.

Hitzaldiei dagokienez, 40 bat egingo dira. “Lau gaikako ibilbidetan banatuko dira; hala nola, diseinua eta sormena, euro-eskualdea lan-ingurune bezala, profesionalizazioa, kultura eta sormen industrien errealitatea eta Nafarroa inguruneko eskualdeekin alderatuta eta partekaturiko merkatuen potentzialtasuna”. Saio horietan, gainera, gaurkotasun handiko gaiak landuko dira: genero-ikuspegia, jabetza intelektuala, nazioartekotzea, diseinua edo profesionalizazio sektoriala.

Egitarau horren barruan, halaber, 36 proiektu ere aurkeztuko dira, “arte-diziplina guztietakoak eta lurralde desberdinetakoak, ekoizpen-prozesuaren fase desberdinetan”.

Informazio guztia: 948merkatua.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button