ARTEA

9.000 bisitari Getxoko arte sortu berrien aretoan

9.000 bat lagun egon dira Getxoarte 2010ean. Erakusketa igandean amaitu zen eta hiru egunez 62 artista gazteren lanak egon dira ikusgai. Artistak, galeristak eta artearen hainbat profesional bildu dira arte berrien topagune bilakatu den erakusketa horretan. Originaltasuna, freskotasuna eta ausardia izan dira parte hartzaileen lanen ezaugarri nagusiak. Halaber, aurten ere konfirmatu da erakutsitako obren kalitatea gora doala eta gaur egungo artearen joerak jarraitzen dituztela.

Arte Berrien Aretoak artisten eta publikoaren partaidetza bultzatzen duen ekimena dela erakutsi du. Sortzaileen eta publikoaren arteko harreman zuzenak sortu dira eta hau ez da batere ohikoa mota honetako erakustaldietan. Halaber, hainbat artistak beren lehenengo salmenta profesionalak egiteko aukera izan dute. Honek adierazten du partaideen profesionaltasun maila handia dela, nahiz eta artisten bataz-besteko adina 21 eta 25 urte artekoa izan. Horietako askorentzat publikoaren aurrean beren lanak erakutsi dituzten lehenengo aldia izan da.

Azken urteotan erakustaldi hau sendotu egin da eta artista gazteen lanak bultzatzeko helburua ondo betetzen da. Arte Sortu Berrien Aretoan, artistek era zuzen eta xumean ezagutzera ematen dituzte beren obrak; izan ere, Arte Berrien Aretoan proposamen artistiko oso pertsonalak ikus daitezke. Bestalde, artista berriak ezagutzera emateko, katalogo bat argitaratzen da.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button