BESTELAKOAK

“81amama” dokumentala eta kontzertua Dokan

Ostegun honetan, urriak 17, 81amama euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren dokumentala proiektatuko da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Ondoren Perlak talde zarauztarrak joko du zuzenean.

Izaro Glez. Ieregik zuzenduriko lana da 81amama. Euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egiten duen proiektua da hau. XX. mende hasieran jaiotako amamen eta nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamek, eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai moduan, eta material gisa amama-biloba hauen memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu.
Lan hau gure iragan kultur transmisioaren eta euskalduntasuna ulertzeko moduen gaineko hausnarketa bat da.

Ikus-entzunezko ekitaldi honen ondoren Perlak talde zarauztarra egongo da zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button