IKUS-ENTZUN

80ko urteetako zine komertzialari buruzko zikloa, Donostian

Donostiako FNAC saltokiak Back to 80’s izenburuko zine-zikloa ondu du. Hala, hil honetatik abendura bitarte, hamarkada horretako film komertzial azpimarragarrienak aurkeztuko dituzte. “Bitxikeria nostalgiko batzuen aldeko apustua egingo da”.

Emanaldiak hileko azken ostegunean egingo dira, 19:00etan. Hortaz, bihar bertan, martxoak 31, hasiko da zikloa Jim Henson zinegileak, The Muppets telebista-saio ezagunaren sortzaileak, 1986an filmatutako Labyrinth film fantastikoarekin. Jennifer Connelly eta David Bowie aktoreek antzeztua, kultuzko film bihurtu zen estreinatu eta berehala. Filmak ondokoa kontatzen du: “Sarah labirinto batetik igaro beharko da iratxoek bahitu duten anaia txikia erreskatatzek;  mutikoa Jareth erregeak dauka”.

Hauexek dira Back to 80’s programaren baitan pantailaratuko diren gainerako filmak: apirilaren 28an, Escape from New York; maiatzaren 26an, Legend; ekainaren 30ean, Big Trouble in Little China; uztailaren 28an, The Golden Child; azaroaren 29an, The Dark Crystal; azaroaren 14an, Critters; eta, zikloa ixteko, abenduaren 15ean, Police Academy.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button