MUSIKA

7th Story Killers taldeak diskoa aurkeztuko du zuzenean

Donostia aldeko 7th Story Killers rock taldeak disko berria aurkeztuko du zuzenean larunbatean, Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Kluba aretoan, 20:00etatik aurrera.

Taldea ondoko musikariek osatzen dute: Michael Calleja, ahotsa; Gorka Zabalegui, gitarra; Javier Garcia, baxua; eta, azkenik, Ibai Ros, bateria.

Talde berria izanagatik ere, taldekideak ibilbide luzeko musikariak dira, besteak beste, Casual Blues eta Rolling Dice bandetan aritutakoak baitira. Taldeak rock’n’rolla jotzen du eta ingelesez abesten du.

Laukoteak larunbatean aurkeztuko duen lan berriak bost kantu biltzen ditu. Doinuok hard rock, stoner, grunge eta blues rock kutsukoak dira, eta Alvaro Remacha teknikariak ekoitzi ditu. Kantuok, gainera, gerra kontzeptuaren inguruan ardazten dira. Taldearen proposamena Braindead, The Cycle, Redemption edo Serial Killer Monkey taldeen jarioarekin alderatu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button