LITERATURA

6. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren oinarriak

Elkar argitaletxeak antolatzen duen ilustrazio eta ipuin lehiaketaren seigarren edizioa duela egun batzuk aurkeztu da.
Ekimen honek duen helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, eta horretarako bi dira modalitate landuko dira: ipuin bat ilustratzea edota ilustrazioa ipuin bilakatzea. Lanak apirilaren 11a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Hortaz, Alaine Agirrek idatzitako Letra txarra daukat, eta zer? ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute gaztetxoek. Eta beste aldetik, Iban Barrenetxeak egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko da.

Diogun bezala, lanak apirilaren 11a baino lehen aurkeztu beharko dira. Hori edozein Elkar liburu-dendetan egin ahal da, edo bestela, Euskal Kulturgintza S.A-Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidaliz.

Halarik ere, ipuina eta ilustrazioa zein bestelako informazio osagarria argitaletxearen atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button