ESZENA

“4×4” dantza ikuskizuna aurkeztuko dute Artelekun

Asier Zabaletak (Ezkion, Gipuzkoa, 1972) zuzendutako 4X4 kaleko dantza ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 15ean Donostiako Arteleku zentroan, 12:00ean. Ikus-entzuleei zabalik egongo den entsegua izango da. Izan ere, obraren estreinaldia maiatzaren 17an egingo dute Leioako Umore Azoka jaialdian.

Kaleko dantza ikuskizun horrek ezberdina izateko eskubidea aldarrikatzen du. Horretarako, lau dantzarik euren gaitasun akrobatikoak erakutsiko dituzte umoretsu. Dantza batailak oinarri hartuta, 4 x 4 ikuskizunean estilo ezberdinak uztartuko dituzte frenetikoki. “Oilar borroka bat; bi bikote elkarri mokoka; lau elementu edozertarako prest; zortzi begi begi-zuloetatik at; hamasei gihar lehertu beharrean”.

Asier Zabaletari dagokionez, 1994tik 1999ra bitarte ondoko konpainietan egin du lan: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Saéz, Hojarasca, Q-ro y cía eta Maskarada. 1999tik 2004ra, berriz, Suitzako Alias konpainiako kide izan da.

Makina bat obra zuzendu ditu, hala nola, Next in Line (2010), Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre zentroarentzat eginiko lana, zeinak Dantza Garaikideko lan onenaren saria jaso zuen Chelyabinsk-eko estatuan (Errusia) ; Shopping, Dança Jovem Brasilgo konpainiarentzat eginik ikuskizuna; Urrunetik ametsetan (2010);Where is my mind (2011), Fueradeleje taldearentzat eginiko obra; eta, azkenik, Act of God (2011).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button