MUSIKA

46. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketa

Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizio handienetakoa da, horregatik kartel irabazleak bere diseinua milaka pertsonei helarazteko aukera izango du.

Lanak webgunearen bitartez soilik aurkeztu ahal izango dira eta aurkezteko epea martxoaren 2an amaituko da. Saria 1.200 eurokoa da.
Kartel irabazlea hautatuko duen epaimahaiak hainbat arlotako kideak bilduko ditu. Haiekin batera izango dira Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeko bi kide eta Heinekenen bi ordezkari.
Webgunearen bitartez egingo da finalistak hautatzeko bozketa (martxoaren 4tik 10era eman ahal izango da botoa) eta honetan parte hartzen dutenen artean Trinitate Plazarako bi abonu eta Heineken Jazzaldiko hotel ofizial batean bi pertsonentzako ostatua zotz egingo dira.

Lehiaketaren oinarriak webgunean kontsulta daitezke.

PrensaJazz-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button