BERTSOTAN

Larraintzar eta Iturenen azken-laurdenak

Azken-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren barruan. Bi saio izango dira, larunbat eta igandez, Larraintzar eta Iturenen, eta seina bertsolari arituko dira bietan,.

Hala, bihar, larunbata, 17:30ean hasitan, Larraintzarko Kultur Etxean honako bertsolariak arituko dira: Julen Zelaieta, Aritz Saragueta, Oier Lakuntza, Ekaitz Astiz, Haizea Beruete eta Amaia Elizagoien.

Asteburuko bigarren azken-laurdena, Iturenen izango da igandean, 17,30ean. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Iñaki Aleman, Ioar Tainta, Egoitz Gorosterrazu, eta Alazne Untxalo arituko dira norgehiagoka. Azken bi hauek etxekoak dira, iturendarrak.

Azken-laurdenetako saio horietan lehen postua lortzen duen bertsolariak zuzenean finalaurrekoetarako sailkapena lortuko du. Gainerakoek saio guztien puntuazioaren zain egon beharko dute.

Dagoeneko bi bertsolarik lortu dute hurrengo faserako sailkatzea: Xabier Silveira eta Migel Mari Elosegi Luze.

Txapelketaren webgunean aurkituko duzue informazio osoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button