Nontzeberri

“TOPA-K”, elektronika eta trikitixa eskutik datozen DJ Makala eta Korrontziren proiektua

Mikel Unzurrunzaga (DJ Makala)  eta Agus Barandiaran (Korrontzi)  musikariek, elkarrekin abiatutako abenturari jarraipena ematen dion  TOPA-K disko berria aurkeztu da gaur prentsa agerraldian.

Makalaren musika elektronikoa, Korrontziren trikitixa, herri musika eta dantza uztartzen dituen proiektua da, errepertorio tradizionala ikuspegi garaikide batetik, elektronikaren dimentsio berrietara eramana,hain zuzen. Agus Barandiaranek azaldu duenez, “talka egiten duten bi tren bezala gara, muturreko musika estiloak talka egitea bezala delako gure topaketa. Hortik izena ere: TOPA-K”.

Modu honetan, betiko erosotasunetik irten eta gauza berriak egiteko beharrak bultzatutako diskoa eta proiektua dela argitu nahi izan dute. Hala, trikitixaren herri musika eta doinu nahiz irudi elektronikoen zuzeneko emanaldiak, bi dantzariz osatzen dute: Izaskun eta Alaitz Oraa, Aguraingo ahizpak. Dantzan ez ezik, koruak eta panderoa ere jotzen dute Oraa ahizpek kan berrian.

Mikel Unzurrunzaga eta Korrontzi,  zuzeneko  kolaborazio lan bat egiteagatik ezagutu ziren elkar duela lauzpabost urte, eta lan horrek izan zuen emaitza eta harrera ona ikusita, bide horri jarraipena ematea erabaki dute. Gainera, proiektua  Womex Finlandiako musika profesionalen jaialdian aurkezteko ohorea izan dute. “Womex jaialdiari esker gaude modu batean hemen”, aitortu du Agusek. Orain, aldiz, Elkar diskoetxearen eskutik kaleratu berri duten diskoaren promozioan sartuta daude buru belarri.

Diskoan, 10 kantu jasotzen dira eta Korrontziren lehengo musika estilo tradizionaleko pistak oinarrian badituzte ere, elektronikaren estilora eraman dituzte abesti berriak, remix kontzeptua jorratuz.  Diskoa Durangoko Azokan, Elkar argitaletxearen stand-ean izango duzue eskuragarri.

Informazio gehiagorako, joan korrontzi.net webgunera.

Exit mobile version