BESTELAKOAK

Teknologi anitzetako jardun digitala

Tabakalerak abenduaren 11tik abenduaren 15era Eginzaleak! topaketak antolatu ditu. Rehogar diseinu irekia eta berrerabileraren inguruko proiektua izango du gonbidatu berezi aste horretan.

Fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da Eginzaleak!. Aste honetan, hitzordu ezberdinak antolatu dira. Eta hala, larunbatean, proiektu eta proposamen anitzak biltzen dituen azoka egingo dute bertan, publikoari irekia, “edonork teknologia eskura duenean sormenerako, zein gizartearekin lotutakoak, garatzeko irekitzen diren aukerak ikusita gure irudimena piztuko duena”.

Gaur abiatuko dira jarduerak. Lehena Precious plastic izango da. Honetaz gain, 3D ikasi, Eginzaleak! azoka, Telefono mugikorrarekin astro-argazkigintza, Mahai-joko irekien txokoa eta Urte Eginzalea! ere antolatu dira.

Gainera, Eginzaleak! topaketen baitan, Rehogar deialdiak hamargarren edizioa ospatu du 2018an, eta urtero egiten den prozesu honen emaitza den erakusketa abiatuko da.

Informazio guztia Tabakalaeran duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button