ARTEA

"Prospekt´10" erakusketa Windsor galerian

Bilboko Windsor kulturgintza galeriak Prospekt´10 erakusketa zabaldu du. Besteak beste, Santiago F. Mosteyrínen marrazkiak, Ohiana Goenagaren eskulturak, Jose Castiellaren margolanak, Esther Estevezen bideoak eta Amaya Cortaire eta Alejandra Buenoren argazkiak ikus daitezke.

Guztira, hiru gizon eta zazpi emakume dira, eta horregatik hain zuzen ere, egun emakumeak artean daukan papera nabarmentzen da. Gainera, egun aurkezpenetarako erabiltzen diren estrategia berriak ikusteko aukera bat da.

Erakusketak artearen baitan dauden diziplina ezberdinak batzen ditu, artista bakoitzak mundua ikusteko duen moduaren isla izanik.

Windsor kulturgintzak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button