MUSIKA

Lehiotikan, Gorpuzkingz, Siroka eta Paniko, Oarsoinua jaialdian

Oreretako Oarso Musika elkarteak Oarsoinua jaialdia ondu du larunbatean, Niessen aretoan, 21:30etik aurrera. Lau taldek parte hartuko dute jaialdian: Lehiotikan, Gorpuzkingz, Siroka eta Paniko.

Orereta eta Zarautz udalerrietako musikariek abiatutako punk eta hardcore egitasmo da Paniko. Kasete bat atera dute 2018an, 12 abestiz osatua, eta egun, grabazio berria prestatzen ari dira. Oarso Musikaren arabera, “inguruan gertatzen eta ikusten dutena islatzen saiatzen dira beraien letretan, beti ere gauzak garbi esanez”.

Siroka talde bizkaitarrak bederatzi urteko ibilbidea egin du, eta Oreretan Buruz behera izenburuko lana aurkeztuko du. “Sirokaren lanik intimistena. Taldearen beste diskoekin alderatuta soinu eta estilo aldetik apurtzailea da. Jorratutako gaiak ere oso bestelakoak dira”.

Leihotikan Iruñean eratutako hardcore banda da, 1993an sortu zen. Hardcore melodikoaren esparruan aritzen da, eta honezkero, hainbat grabazio plazaratu dituzte nafarrek. Aurten, bueltan dira, Non zaude? izenburuko disko berria haizatzeko. “Euskal Herrian hardcore melodikoaren aitzindarien artean kokatu dezakegu, talde mitiko eta ibilbide luzekoa da”.

Azkenik, Gorpuzkingz trap talde probokatzailea da. “Onyarbiko ghettotik ateratako euskal traparen heroiak euskal kultura salbatzeko prest…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button