BESTELAKOAK

300 proposamen inguru iritsi dira Umore Azokara

Maiatzaren 16a eta 19a bitartean izango da Leioako 2013ko Umore Azoka, eta bertan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaitu zen. Antolatzaileek iragarri dutenez, 300 proposamenetik gora jaso dituzte.

Aurtengo programak kaleko antzerkia, musika, zirkua edo dantza ardatz dituzten 50 ikuskizun bilduko ditu. Helduentzako, zein familia osoarentzako ikuskizunak izango dira. Egunotan, jasotako 300 lan inguru horietatik, 50 aukeratuko dituzte.

Lehenengo hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute Estatuko beste azoka batzuetan parte hartu ez dutenek, eta baloratu egin da aurkezten diren lanak estreinakoak izatea.

Behin betiko aukeraketa prozesua 2013ko martxoaren 11 baino lehen bukatuko da, eta egun horretan jakinaraziko diete 50 konpainiei euren ikuskizuna XIV. Umore Azokarako aukeratua izan den ala ez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button