LITERATURA

“Eros gogoan” lemapean ardaztuko da aurtengo Gutun Zuria jaialdia

Gutun Zuria, Letren Nazioarteko Jaialdia apirilaren 16tik 25era bitartean gauzatuko da Bilboko Alondegian. Atzo, ekimena aurkeztu da prentsaurrekoan, eta bertan, egun horietan bilduko diren idazleetako batzuen izenak haizatu zituzten. Bi astetan zehar jatorri ezberdineko bi idazle erotismoak literaturan duen leku eta funtzioaz arituko dira.

Javier Marias, Fernando Arrabal, Alvaro Pombo, James Ellroy, Wendy Guerra, Edorta Jimenez, Itxaro Borda, Justo Navarro,  Tzvetan Todorov edota Juan Antonio Iglesias dira idazleen kartela osatuko duten izenak.

Goian aipaturikoek egingo dituzten agerraldiez gain, ikuskizunek osatuko dute Gutun Zuriaren programa. Hala, apirilaren 18an, Sindrome de Estocolmo ikusgarriaz gozatzeko aukera egongo da. Ikusleekin batera, egunekotasunak dituen arazoez mintzatuko da kultura alorreko aditu batzuen talde bat. Bertan Karra Elexalde, Ivan Ferreiro, Gari, Valeria Tasso, eta Uxue Alberdi daude.

Apirilaren 24an, Petti, Joxan Goikoetxea eta Harkaitz Canoren txanda izango da. Hauek Ilargiaren alde erantzian izeneko errezitaldia burutuko dute hitzek, abestiek eta poemek sortuko duten iradokizunari men eginez.

Egun berean, Edorta Jimenez eta Itxaro Bordaren txanda izango da. Biak ala biak, aurrez aurre jarriko dira, Iñaki Mendizabalek gidatuko duen elkarrizketa sakonean.

Aurten berritasun gisan, hitzordu bakoitzaren hasieran, Bizkaia Irratiako esataria den Udane Goikoetxeak euskarazko poema bat irakurriko du, eta ostean, Mikel Inuntziaga (Inun) kantari finak, musikaz jantziko du.

Noiz, zer eta non, Alondegiaren webgunean duzue irakurgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button