ARTEA

30 euskal artistek “#ARTdemia” erakusketa birtuala osatu dute

ARTgia sorgune & aretoak bultzaturiko #ARTdemia deialdian 78 proposamen jaso dira, eta horietatik, 30 euskal artista aukeratu dira. Erakusketa birtuala arratsaldeko 20: 00etan inauguratuko da www.artgia.com webgunean.

Antolatzaileek adierazi duten bezala, “Deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, hemengo artistei irekia, erakusteko eta Euskal Herrian sortzen dena balorean jartzeko. (…) Arabako eta Gasteizko artistentzat soilik egindakoak izan diren bestelako deialdiak deitu ostean, esparru berri hau zabaldu nahi genuen: Euskal Herrikoa. Hemengo artistei tartea emango diena”.

Euskal Herriko 30 artista dira aukeratutakoak. Gehienak Arabakoak dira (12 artista), besteak,  7 bizkaitarrak dira, 4 gipuzkoarrak, eta bi lapurtar eta nafarrak.
“Lehen aldiz, guztiak egoera berean gaude. Egoera sozioekonomikoak bereizten gaitu, noski, baina entzierro egoeran gaude denok. Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote “eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute”.
Utopia eta distopiaren arteko kontakizuna proposatzen duen erakusketa izango da #ARTdemia.

Parte hartuko duten artista batzuk konsagratutako artistak dira, Jokin Oregi, Javier Berasaluce ala Edurne Herran gasteiztarraren kasuan bezala. Eta badaude ere zeresana ematen ari diren artistak ere, tartean Uxue Bereziartua, iF Matxikote edo Barbara Gragirena.
Erakusketa osatuko duten beste artistak honakoak dira:  Ainara Begara, Ainara Oscoz Bergaretxe, Aitor Salazar, Carmen Araujo, Claudia Guevara, Colin Hoisington, Cova Orgaz, David F. Brandon, Estibaliz Díaz, Iñaki Ruiz Egino, Inge Arin Larrañaga, Josu Errasti, Juan Arrosagaray, Karmele Etxeandia, Marco Sanz, Miguel Alfredo Hernandez Busto, Mikel Gonzalez, Natalia Albeniz, Salim Malla, Pablo Ochoa de Olza, Silvia Izquierdo, Unai Madariaga, Uxue Martin, eta Yone Estivariz.

Gogoratu, erakusketa birtuala arratsaldeko 20: 00etan inauguratuko da www.artgia.com  webgunean.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button