MUSIKA

2ZIO rap taldeak “Pausuz pausu” diskoa plazaratu du

Azken orduko arazo teknikoak gaindituta, Ziburuko 2ZIO rap bandak Pausu pausu izeneko lana argitaratu du duela gutxi. Taldekideen hitzetan, “Euskal rapa bizirik dagoelako”. Diskoa ostiralean, urtarrilak 11, aurkeztuko dute Ziburuko Tana ostatuan.

Odei, Jo eta Gorkak osatzen dute 2ZIO rap taldea. Taldea duela hiru urte eratu zen. Taldekideen esanetan, “rap-a musika da. Behar bada erran dezakegu bertsuari eite diola, baina ez da batere gauza bera hor hitzak idatziak direlako”. Izan ere, taldekideen artean bertsolari bat dago: “Gero, egia da askoz errazagoa dela idaztea bertsularia garelarik”.

Taldeak, gainera, kantu bat ere bildu zuen Info7-k 2011n argitaraturiko Rapherria CD bilduman, Euskal Herriko beste rap panoramako beste hainbat ordezkarirekin batera, tartean, Norte Apache (Bizkaia), MAK (Lapurdi) edo Bad Sound System + Asthmatic Lion (Gipuzkoa).

Talde gazte honen diskoa mixcloud webgunean entzun daiteke. “Kontuan hartu oinarriak, elkartu herriak, mugimendu berriak ditu geroaren uztarriak, berdin segitu, elkarlanak bide onean jarriko gaitu”, dio diskoari izena ematen dion kantuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button