IKUS-ENTZUN

Bartzelonako Euskal Etxean euskal zinema

Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldiaren 13. edizioa egingo du datorren hilean, 1ean hasi eta 28a arte.

Betiko legez euskal zinemak ekoitziriko filmik erakargarrienak eta era berean ikusienak pantailaratuko dituzte Bartzelonan.
Animazioa, dokumentalak, film laburrak, denetarik izango da ikusgai. Ohi denez, zuzendariak, aktoreak eta ekoizleak emanaldietan izango dira euren lanak ikusleekin partekatzeko.

Kimuak laburmetraien emanaldiaz gain, ikusiko diren lanetariko batzuk honakoak dituzue: Aita, zonbia naiz, Emak bakia, Bypass, Dragoi ehiztaria, Barrura begiratzeko leihoak, Gazta zati bat eta abar.

Azken lan hau, Gazta zati bat dokumentala hain zuzen ere, Bartzelonatik kanpo ere ikusteko aukera egongo da. Zinemaldiak otsailaren 15ean Girona zinema aretoetan eskainiko du.

Informazio guztia bertako Euskal Etxean begiratu hala duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button