IKUS-ENTZUN

“2deo Saria” deialdian zortzi proiektu hautatu dira

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, 2020ko 2deo Saria  ebatzi du. Deialdian ia ehun proiektu aurkeztu ziren eta horien artean zortzi hautatu dira.

Ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuak biltzen dituen 2deoren deialdian parte-hartze handia egon da, asko gazteak izan dira eta euskaraz proposatutako edukiak ere pilo bat izan dira.
Uztaila eta azaroa bitartean, 2deo laborategiak prestakuntza-saioak antolatuko ditu, eta aholkularitza profesionala eskainiko zaie artistei. Hautatutako proiektu bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa izango du.

Honako hauek dira preprodukzio-fasean 2deo laborategian lan egiteko hautatutakoak: Patrimonio Virtual SL (Arkikus); Euskal Wikilarien Elkartea; Kim Maiteny Munoa;  Jone Arriola; Mirokutana Koop Elk. Txikia; La Traka Producciones; Carolina Cruz; Pello Reparaz.

Hautagai bakoitzak mentoring programa bat izango du proiektua egiteko eta txosten bat aurkeztu beharko du. Azaroan aurkeztutako txosten guztiak aztertuko dira eta gehienez ere hiru proiektu hautatuko dira. Geroago, bigarren faseak 2021eko urtarriletik maiatzera arteko iraupena izango du eta hautatutako proiektuen artean 50.000 euroko laguntza ekonomikoa banatuko da. Horren ostean, sortutako prototipoaren aurkezpen publiko bat egingo da eta, horretarako, jendaurreko ekitaldi bat antolatuko da 2021eko maiatzean, 2deo ikus-entzunezkoen laborategian.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button