KULTURARTEKOTASUNA

Immigrazioaren erronkak

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak, ekainaren 13an, Gaurkotasunarekiko Topaketak zikloaren hitzordu berri bat hartuko du. Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta topaketa, Dani Alvarez eta Mikel Reparazen eskutik gidatuta egongo da eta, bertan, Xabier Aierdik parte hartuko du, Soziologian doktore eta Begiruneko zuzendariak.

Hitzordu honetan immigrazioari buruz hitz egingo da: immigrazioaren estereotipoei buruz, immigrazio atzerritarraren inguruko gezurrei buruz edo Euskadiko immigrazio-joerei buruz.

Gaurkotasunarekiko topaketak dibulgazio-zikloa da, non, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertzen dira, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, eta ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button